EKIMEN ERRALDOIA

2019

Donostiako erraldoi eta buruhandien konpartsak, Itzurun, ekimen erraldoia jartzen du martxan berriro ere aurten, zortzigarren urtez. Urtez urte, kamiseta solidarioa Aste Nagusiko irudi bilakatzen joan da eta aurtengo irabazi guztiak BEROA elkartera emango zaizkio. 

Itzurun konpartsak, SUPER AMARAren laguntza eta lankidetza bereziarekin batera burutzen duen ekintza solidarioa da.
Aurreko urteetan, ekimen Erraldoia honen bidez lortu diren irabaziak Aspanogi, Gure Nahia, Juneren Hegoak, Dravet eta Pausoka-ri eman zitzaien.
Iñigo Garvik egindako marrazkia duten 1000 kamiseta jarriko dira salgai 10€-ko prezioan Donostiako SUPER AMARAko lau supermerkatuetan.